Menú Cerrar

Hasiera

Izan Auzokrazia Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan aurkeztuko da eta Europakoetan Iustitia Europaren alde bozkatzera deitzen du

Laster bi hauteskunde izango ditugu, lehengoa apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarrekoak eta ekainaren 9an Europakoak. Izan Auzokrazia mugimenduan horietan parte hartu behar dugula uste dugu, gaur egun aurkezten diren alderdi gehienek, argi eta garbi, globalismoa eta berorri laburtzen duen 2030 Agenda bultzatzen dituztelako.

Globalismo horrek Europari eta Euskal Herriari zer ekarri  dien gero eta argiago ikusten dugu: nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren desagerpen progresiboa, enpresa eta denda txiki eta ertainen suntsiketa, kuasimonopolioek herritar, autonomo eta enpresak pobretzea (batetik bankaren interes eta komisio neurrigabeengatik, eta, bestetik, erregaien eta elektrizitatearen prezio onartezinengatik), herrien, kulturen eta hizkuntzen desagerpen prozesua (jaiotzak gutxitzeko eta giza harremanak suntsitzeko ingeniaritza sozialagatik, kanpoko demografia bultzatzen duten dirulaguntza politikengatik…), eskubideen galera eta diktadura globala Txinakoaren antzera (diru digitala, milaka kamerak, kreditu sozialeko sistema…), etab.

Horiez gain, estatuek gero eta zor publiko gehiago metatzen ari dira, pertsonako 38.000 euro, Estatu, Jaurlaritza, Aldundi eta Udalen zorrak batzen baditugu. Bitartean, jartzen dizkiguten zergak Barne produktu gordina halako 3 handitzen dute. Helburua gu pobretzeaz gain, zorpetze izugarrian sartzea da, gure etorkizuna kolokan jartzeko.

Eraso horiek guztiak orain 2030 Agenda laburbilduta ikusten ditugu. Agendari buruz esaten duten guztia alderantziz ulertu behar da. Esaten dute, adibidez, Agendaren bidez pobrezia eta gosea gutxituko direla, baina haien nekazaritza politika, Ukranian eta Gazan sortu dituzten gerrak eta inflazioaren aitzakiarekin igo dituzten interesak ikusita, janaria gero eta garestiagoa dago, eta, jendeak gero eta diru gutxiago du. Igartzen da Agenda hori herritarren kontra egiten dituzten erasoak estaltzeko publizitate tresna bat besterik ez dela.

Estatu Sakonak gobernuak eta alderdi handiak kontrolatzea lortu du, eskumakoak zein ezkerrekoak eta ekonomiaren arlo nagusiak: banka, industria, energia, armamentua, osasuna, elikadura, internet eta sare sozialak, hedabideak … denak haien interesen arabera bideratuz.

Beraz, herritarrok alternatibak sortu behar ditugu, arlo guztietan: elikaduran, osasunean, hezkuntzan, segurtasunean, informazioan…  benetan herritarren interesen alde egon daitezen. Erantzukizun historiko bat dugu, gure seme-alaben eta ondorengoen etorkizuna bermatzeko bide bakarra delako.

Ardura eta boterea auzoetara eta herrietara itzuli behar da, Auzokraziara, baina horretarako denbora behar da eta Agendaren bidez 6 urte barrurako ezer gabe utzi nahi gaituzte, haiek prestatzen ari diren bankuen krak baten eta diru digitalaren bidez.

Badakigu hauteskundeak eta abstentzioa manipulatzen dituztela. Espainiako Legebiltzarreko hauteskundeetan ez zuten haien legea bete, ez zituzten aktak zenbatu, ez zuten posta bidezko botoa kontrolatu, eta, horregatik, argi eta garbi esan ahal dugu orain Madrilen dauden ordezkari politikoak ez direla zilegiak eta ez gaudela horiek obeditzera behartuta. Orain, kontrol hori egiten jarraitu behar dugu hemengo zein Europako hauteskundeetan ere. Ez goaz sistema partitokratikoa sendotzera, kontrolatzera baizik, Auzokrazia berreskuratzen dugun bitartean.

Herritarrok herrika eta ondoren eskualdeka antolatzera dei egiten dizuegu. Herriaren kontra datozkigun lege eta arauei foru pasea egiteko eta ordezko egiturak sortzeko garaia da.

Globalismoari, pobreziari eta 2030 agendari aurre egin eta gure etorkizuna babes dezagun

Izan Auzokrazia herritarren zerbitzura dagoen tresna da. Pertsona zintzoen arteko lankidetzan oinarritzen da, eta lankidetza horren helburua benetako ondasun komuna da.

Guri dagozkigun gai guztietan inplikatu nahi dugu, bai analisietan, bai erabakietan, bai horien ezarpenetan. Pertsona burujabeak eta gure erabakien erantzuleak gara. Horregatik, ez dugu hirugarrenen esku utzi nahi norberaren erabakiak izan beharko luketena.

Herritar informatu, parte-hartzaile eta arduratsuengan sinesten dugu, gure eginkizuna herritarrak batzarretan antolatzea baita, boterea behetik gora joan dadin, auzoaren, herriaren, Auzokraziaren boterea defendatzen baitugu partitokraziaren aurrean.

Beharrezko tresnak sortu nahi ditugu alternatibak eskaintzeko, arazoak konpontzeko eta gizarte gisa aurkezten zaizkigun erronkei aurre egiteko, Auzokraziaren printzipioetatik abiatuta, herritarrak pertsonalki eta sozialki kontzienteagoak izan gaitezen, askeagoak eta burujabeagoak gure erabaki guztietan.

Era berean, Izan Auzokraziak gizartearen ikuspegi integrala defendatzen du, arrano ikuspegia, angelu handikoa, herritarrak ondo informatuta egoteko eta arduraz parte hartu eta erabaki ahal izateko. Horrela, eragiten diguten erabakiak behetik gora hartuko ditugu.

Izan Auzokraziaren balioak pertsonaren balioan oinarritzen dira, gure arbasoen Gizabidean:

– Sen ona: ondasun komuna
– Osotasuna: pentsatu + esan + egin
– Pertsonak errespetatzea eta aintzat hartzea
– Neurria: gauzak neurriz egitea
– Balioa: egin behar duguna egitea.


IZAN AUZOKRAZIA pertsonen eta herrien burujabetza defendatzen duen mugimendu sozial eta politikoa da, gure etorkizuna erabaki ahal izateko. 2030 Agenda globalista denaren estrategia eta helburuak gelditzeko elkartu gara, baita erantzun bateratua emateko: Estatu totalitaristei, gure ekonomiaren suntsipen orori, eskubide eta askatasunaren aurkako eraso askotarikoei, baita osasunaren eta herrien identitatearen aurkako eraso anitzei ere.

Agendak dakartzan eskakizun totalitario horiek sistema demokratikoaren muina urratzen eta hausten dute: norberaren askatasuna. Pertsonei eta gizarteari hainbat betekizun ezartzen zaie, orain arteko araudiak errespetatu gabe, eztabaida eragin gabe, bozketarik egin gabe eta lege kontrol batere gabe.

Horrela, 2030 Agendaren atzean dauden benetako botere ikusezin eta ezkutuek gure bizitzei, familiei eta herriei eragiten dieten benetako erabaki garrantzitsuak hartzen dituzte.

Bitartean, sistema osatzen duten alderdi politikoek agindu horiek haien gain hartzeaz gain, helburu horiek lortzeko transmisio lana besterik ez dute egiten. Ondorioak nabariak dira: herrien burujabetza galtzea; informazioa  erabat kontrolatzea “egia” bakarra egon dadin; diru eta identitate digitalarekin kontrol izugarria; herritarren pobretze sistematikoa erakunde publikoen, oligopolioen, bankuen… eskutik; nekazaritza, abeltzaintza, denda eta enpresa txikien eta autonomoen suntsiketa programatua…

Azken batean, helburua gizabanakoen eta herrien eskubide guztiak ezabatzea da. Gainera, ezabatze hori gizartearentzat onuragarria dela esango digute. Zapalketa totalitario hori ezkutatzeko “Denon onura” bilatzen ari direla esango digute, nahiz eta norbanakoaren eta gizartearen gainetik eraiki.

Herrien aurkako eraso koordinatu horiei guztiei aurre egiteko behetik gora antolatu behar dugu, herriz herri eta sektorez sektore. Eroskeriarekin edo mehatxuekin kontrolatu ezin dituzten egitura libre guztiak berreskuratu behar ditugu: lagunak, batzarrak, elkarteak, kooperatibak … eta lan pertsonal handia.

Guk dugun botere pertsonala izugarria da, horretaz jabetzen bagara. Pentsatzea,  planifikatzea eta abian jartzea…

Egitura sendoa behar dugu, eskualdeetan erreferentea izango dena, jende askea bilduko duena, globalisten eta haien konplizeen gehiegikeriak geldiaraziko dituena. Egitura bat lagunduko duena proiektuak sortzen, askatasunak berreskuratzen, ekonomia babesten, gizarte antolatzen, janaria edukitzen, osasuna ziurtatzen…

Izan Auzokrazia borroka honetan erreferente garrantzitsu izateko eta beharrezkoak diren esparru guztietan jardun ahal izateko jaio da.

Batu zaitez Izan Auzokrazia-ra!!

ALBISTEAK

Esaten dutena baina egiten dutena

Esaten dutena eta egiten dutena / Lo que dicen y lo que hacen …

Izan Auzokraziak programa aurkeztu du

Programa honek gure ildo nagusiak gidatzeko balioko du, Parlamentuan ordezkaritza lortu zein ez lortu. Bost atal nagusi ditu eta bakoitzak zenbait azpiatal. Osorik irakurtzeko …
Aberri-Eguna

“Pro libertate patria, gens libera state”

Izan-Auzokraziak, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan parte hartzen duen plataformak, Aberri Eguna ospatu du Bidanian, Gipuzkoan. Nahiz eta herritar askok ez ezagutu, Bidaniako Usarraga baserrian Gipuzkoako …
Bideoa: La libertad nunca ha sido una concesión

Bideoa: La libertad nunca ha sido una concesión

La libertad nunca ha sido una concesión.Es una conquista, y ahora nos toca a nosotros defenderla. Askatasuna ez da inoiz kontzesioa izan. Garaipen bat da, …
EU